AGUACONTIGO APLIKAZIOAREN ERABILERA ETA PRIBATUTASUNAREN OHARRA
AGBAR Taldeak garrantzi handia ematen dio zure datu pertsonalak babesteari. Hori dela eta, jarraian zure datuen tratamenduari buruzko informazioa eman nahi dizugu, baita AGUACONTIGO aplikazioaren erabilerari buruzkoa ere (aurrerantzean, aplikazioa).
Aplikazioaren jabea SYNECTIC, TECNOLOGÍAS DE LA INFORMACIÓN, S.A.U. da, A61821526 IFK duen (aurrerantzean, SYNECTIC), zure ur hornidura enpresari lizentzia eman diona.
Aplikazioak esklusiboki kontratua daukazun ur-hornikuntzako enpresaren Bulego Birtualera birbideratzeko zerbitzua eskaintzen dizu, posta-kodea sartuta.
Posta-kodea aplikazioan sartu ondoren, aurreko paragrafoan aipatutako Bulego Birtualera bideratuko zara. Bertan, Bulego Birtualean jasotako zerbitzua eskaini ahal izateko tratatzen diren datuen babesari buruzko informazio guztia aurkituko duzu, bai eta aplikagarriak izango zaizkizun horien erabilera baldintzak ere.
SYNECTIC ez da aplikazioan sartzen diren hiperesteken fidagarritasunaz eta abiaduraz arduratzen.
SYNECTIC-ek ez du bermatzen esteka hauen erabilgarritasuna hirugarrenen informaziorako, ez eta erabiltzaileak esteka horien bidez atzi ditzakeen edukien eta/edo hirugarrenen zerbitzuen erantzule ere,ez du bermatzen jasotako materialaren eta/edo informazioaren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna eta/edo baliozkotasuna. Zehazki, SYNECTIC-ek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzailearen ur-hornikuntzako enpresaren Bulego Birtualean dauden eduki eta/edo zerbitzuei dagokienez.